instagramFacebookTwitter

ENBA nekazal sindikatuaren batzordeak, Abuztuaren 6an ospatutako bere azken batzarrean, Aldundiari Gipuzkoako Nekazaritza Kontseiluaren eraketa eskatzea erabaki zuen.

Eratu berri den Baso Kontseiluaren eraketa modu baikorrean baloratzen dugu, bai eraketa bera bai Kontseiluaren osaketa, eta helburu beretsuekin, hau da, erakunde eta sektoreko eragileen arteko interlokuzioa finkatu eta sendotzeko asmoz, Gipuzkoako baserri munduan gauden eragileak bilduko dituen Nekazaritza Kontseilua eratzea eskatu berri diogu Aldundiko Landa Garapeneko diputatua den Jon Peli Uriguen jaunari.

Kontseiluaren osaketa plurala izan beharko luke ENBAren ustez (sindikatuak, gestio zentruak, kooperatibak, etb), eta eraginkor eta praktikoa izan dadin maiztasunaren aldetik, erregularra bezain malgua.

Interlokuzioa formaldu, sektoreko eragileen ahotsa entzutea, erakundeko urratsa nagusietan baserri munduko eragileen kontsentsua jorratzea eta ahal den neurrian, egunerokotasunetik ihes egiten duten gaiak eta estrategiak lantzeko nahi du Kontseilua Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak.

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan