instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak Gipuzkoako udaletxe guztietara bidalitako oharrean azken urteotan hain modan dauden eta hainbeste ugaltzen ari diren Aisialdirako baratzak beren helburua betetzen dutela bermatzeko eskatzen du, hau da, aisialdirako izango direla eta ez, negozioa egiteko.

 

Jendeak modu osasuntsuan elikatzeko ohiturari erantzun eta aisialdirako alternatiba egoki bat delakoan, herri baratzak eratzen ari dira udaletxeen aldetik.

 

Baratza hauen antolaketako oinarrietan, ia denetan, baratzetako ekoizpena norberaren kontsumorako dela azpimarratzen da eta argitagarbi uzten da, baratzetako ekoizpena ezin dela hirugarren bati saldu.

 

Baratzetan erabiltzen diren fitosanitarioen kontrol ezak ere, nahiz eta kasu batzuetan, ofizialki baratza ekolojikoak izan, arriskua sor dezake kontsumitzaileengan eta hori ekiditu beharrean gaude.

 

Honenbestez, gerta daitekeena ekiditu asmoz, ENBA sindikatuak, baratza lantzen duten baserritar profesionalak elkartzen dituen neurrian, baratza hauek sustatzen dituzten udalei dei berezia egiten die Udalak sustatutako baratzetako ekoizpena autokontsumorako izango dela bermatzeko eta bertako “aisialdirako barazkizaleak” gure ekoizle profesionalen lehiakide ez leialak biur ez daitezen dagozkion neurriak hartzeko.

 

Udararen atarian gure baratzak bizkortzen ari diren une honetaz baliatu nahi genuke sor daitezkeen arazoak ekiditzeko.

 

ENBA / Euskal Nekazarien Batasuna / 2012-05-11

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan