Gipuzkoako Batzar Nagusietan Osoko emandakinak eztabaidatzen ari diren egunontan Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak, aurrez Batzar Nagusietako talde guztiei bidalitako txostena argitara eman nahi du.
Lehen lehenik, mamian sartu baino lehen, aurrekontua egiterakoan partehartze falta azpimarratu nahiko genuke. Foru Aldundiak herritarron partehartzea lelotzat hartu duen une honetan, eguneroko praktikak guztiz aurkakoa erakusten digu eta honen adibide garbia dugu, 2014rako aurrekontuak, non nekazal sektoreko eragileok ezer jakin baino lehen, aurrekontuak goitik behera eginak Batzar Nagusietan aurkeztu diren.
Aurrekontuari dagokionean, iazko beherapen ondoren, aurtengo aurrekontua gutxieneko horretan izoztuta mantenduko da. Aldundiko sail guztiak hartuta bataz besteko %1,52eko igoera eman bada ere, Landa garapeneko sailari dagokionean %0.55eko beherapena dugula esan badezakegu ere.
Beherapena eta izozketak tarteko, aurrekontua gutxitzen badoa ere, pertsonalaren atala bere horretan mantentzen da eta une honetan, aurrekontuaren %33ra iritsi da, 2011ko %25koarekin alderatuz. Gure harridurararako, baserritar gero eta gutxiago garen une honetan, gure inguruan diharduten funtzionari eta teknkikari kopurua mantendu edo gorantza doa.
2014ko aurrekontuaren aurrean ENBA nekazal elkarteak 2.365.333 eurotako igoera planteatzen du eta aurkeztutako eskakizunen artean hauexek azpimarratu nahi ditu: nekazal ustiapenen modernizazioa eta berrikuntzarako Inbertsio Plana (900.000 euro); Basotako Inbertsio Plana (500.000 euro), sektoreko elkarte sarea (333.075 euro); Genetikako Hobekuntza Plangintza (500.000 euro), Haziendaren Osasun Hobekuntza plana (200.000 euro).