SAGARDOTARAKO SAGARRAREN sasoia iritsi da. Aurtengoan. izandako udaberri euritsuaren ondorioz, zertxobait atzeratuta bada ere, iritsi da sagarra biltzeko urte sasoia eta asteburu honetan hasiko dira lan haundienak eta tolarera eramateko unea.
Sagarraren heldutasunari dagokionean hementxe duzu Aitor Etxeandia teknikari adituak egindako txostena nahiz euskaraz nahiz gazteleraz.
Prezioei dagokionez, beste behin ere, prezioa izoztua jarraituko du eta azkeneko urteetako egoerarekin segituz, prezio ezberdinak izango dira elkarte bakoitzean:
- Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkarteak (Asoziazioa). Oinarrizko prezioa 0,24 eta sagar homologatua 0,27.
- Sagardo Mahaiak (GORENAK). Oinarrizko prezioa 0,22 eta sagar homologatua 0,26.