instagramFacebookTwitter

Bihar, Apirilaren 20an, Ordiziako Artzain eguna ospatuko da eta artaldeekin herriko kaleak zeharkatzeaz gain, Idiazabal Gazta berriaren mozketa eta aurkezpena egingo da.

ENBA eta EHNE sindikatuetatik horrelako ekintzak eta jaiak babesten ditugu lehen sektorearen irudia hobetzeko eta gure jarduera ekonomikoa sustatzeko baliagarriak diren neurrian baina jaiaz haratago, argi diogu artzainek urte osoan zehar babesa behar dutela.

Urte osoan babestearekin batera, Ordizian irudikatzen den trashumantzia egiten duen mendiko artzaintzaren duintasuna aldarrikatu nahi dugu, bereziki Aralarko artzain eta abeltzainen duintasuna eta azpiegiturak lehen lerroan jarriaz eta bide batez, azken aldi honetan, Aralarko mendiak Enirio-Aralar Mankomunitatearengandik bizi duen utzikeria eta axolagabekeria plazaratu nahi dugu, mendian bizi eta diharduten artzainentzat txaboletarako inbertsioak, desbrozeak eta bide azpiegiturak ezinbestekoak baitira.

Bestalde, mahaigainean jarri beharrean gaude, Idiazabal gaztarako esnea ateratzen duten artzainen egoera, beren ekoizpen kostuak %10-12 igo diren bitartean, berak jasotako ordaina apenas ez baita ikutu ere egin. Bere artaldeko esnearekin gazta egiten duten artzainen kasuistikan, ekoizpen kostuan arabera, norberak igo du gazta baina gaztandegi industrialeetara saltzen duten artzainen kasuan, oso egoera kaxkarrean aurkitzen dira, ekoizpen kostuak gorantza egin arren, gaztandegiek ordaindutakoa izoztuta edota %2an igo baita.

 

2022-04-19

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.

captcha 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Subir