instagramFacebookTwitter

Uztailaren 19an, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbizikotz aurtengoan hasi berri diren 21 gazteekin topaketa egin zen eta bertan izan ziren, bai gazteak heuren familiekin bai Aldundiko Markel Olano Ahaldun Nagusia, Imanol Lasa, Landa Inguruneko Diputatua, eta 3 zuzendariak: Xabier Arruti, Arantxa Arzitimuño eta Jon Ander Azpiroz, gazte berriei aitortza publikoa egiten.

Berri pozgarria da lehen sektorerako eta horrexegatik hantxe bertan izan ginen ENBAkook ere, Iñaki Goenaga presidente buru zelarik. Topaketan bertan azaldutako gaiak eta arazoak, hemendik aurrera, konpontze lanetan badugu lana.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du Nekazaritza sektorera hurbiltzeko beken programa eta izenak dioen bezala, beka hauen bitartez, lehen sektorea hobeto ezagutu nahi duen gazteak 3 eta 6 hilabete bitarteko egonaldia egiteko aukera izango du.

Bekadunak hilabetero ordainsaria jasoko du, 40 ordutako lanaldirako 700 euro ingurukoa, eta eskabideak baloratzerakoan hainbat faktore hartuko dira kontuan, hala nola, GAZTENEK prozedimenduan sartuta dagoen edota eskatzailearen adina.

Eskabideak aurkezteko azken eguna Apirilaren 17an amaitzen da.

Informazio gehiago:

OINARRIAK

IZENA EMATEKO FITXA

ONURADUNA JASOTZEN DUEN NEKAZARITZA ENPRESA EDO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ENPRESAREN ONARPEN KONPROMISOA

 

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak eskatzeko epea zabaldu berri du Eusko Jaurlaritzak.

Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan.

Bekak eskatzerakoan bete beharreko baldintza guztiak, laguntzen kopurua, epeak, etb. OINARRIetan iksu ditzazkezu.

Honezaz gain, IZENA EMATEKO FITXA ere eransten dizugu, eskabidea ahalik eta lasterren egiteko.

 

GURE LURRA Sembrando Futuro ekitaldiaren 2. edizioa ospatuko da Azaroaren 21ean Donostiako Kursaal Jauregian.

Bigarren edizioaren gai nagusia baserrian hain beharrezkoa den belaunaldi aldaketa eta bertan izango diren hizlariak eta testigantzak gaiari lotuak izango dira.

Ekitaldiaren egitaraua ikusteko eta ahalik eta lasterren izena emateko sar zaitez GURE LURRA. Sembrando Futuro webgunean.

Europako Batzordeak onartu berri duen Omnibus erreglamendua Espainiako legedira trasladatuz, azken Ministro Kontseiluan onartu zen haren aplikazioa eta honenbestez, baserritar gazteen pisua haunditzeko asmoz, Nekazal Politika Bateratuan (NPB) aurreikusiak dauden gazteentzako laguntza osagarrien inportea bikoiztu egingo da, orain arteko bere Oinarrizko Ordainketaren bataz besteko balioaren %25etik %50era igoaz.

Laguntza osagarri hau 5 urte jarraian jaso ahalko du, laguntza lehen eskabidea egin zuenetik eta ez orain arte bezala, gaztearen lehen instalakuntza data hartzen zela erreferentzi gisara.

 

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan