instagramFacebookTwitter

Europako Batzordeak onartu berri duen Omnibus erreglamendua Espainiako legedira trasladatuz, azken Ministro Kontseiluan onartu zen haren aplikazioa eta honenbestez, baserritar gazteen pisua haunditzeko asmoz, Nekazal Politika Bateratuan (NPB) aurreikusiak dauden gazteentzako laguntza osagarrien inportea bikoiztu egingo da, orain arteko bere Oinarrizko Ordainketaren bataz besteko balioaren %25etik %50era igoaz.

Laguntza osagarri hau 5 urte jarraian jaso ahalko du, laguntza lehen eskabidea egin zuenetik eta ez orain arte bezala, gaztearen lehen instalakuntza data hartzen zela erreferentzi gisara.

 

 

Abenduaren 28 eta 29an Euskadiko esne sektoreko gazte talde batek formazioa eta aisialdia uztartzen dituen bidaia egin zuten Araba eta Nafarroa aldera. Bidaian zehar bi herrialdetako hainbat esne ustialeku bisitatu zituzten eta horrezaz gain, elkarren artean makinaria erabiltzeko elkartea eta baita ere, makineriako zerbitzu enpresa bat. Nola ez, bidaiak ere izan zuen bere aisi tarteak eta horretarako, Gasteizko kart zirkuituan ibili ziren eta Eusko Legebiltzarra ere bisitatu zuten.

Bidaia oso giro jatorrean egin da eta emaitza onarekin.  Aurrerantzean ere segida izatea espero dugu.

Bizkaiko Foru ALdundiak gazteak baserrian inkorporatzeko dauden laguntzen araudiaren xehetasunak argitaratu berri ditu eta honekin batera 2018 urterako deialdia zabaldu dute, eskabideak aurkezteko azken eguna Otsailaren 2a finkatuz.

Informazioa gehiagorako: Bizkaiko Aldizkari Ofiziala

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan