instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako ENBAk nekazaritzaren alorrean bizi dugun belaunaldi aldaketa faltaren aurrean, gaia aztertu, amankomuneko gogoeta egin eta nolabaiteko hobekuntzak proposatzeko, gaur goizean Zaldibiko Goizane zentruan BASERRI GAZTEA 3. Topaketa ospatu dugu eta bertan izan dira ia 100 pertsona.

Lehenik, GAZTENEK programaren datuak ezagutu ditugu Xabier Arrutiko foru zuzendariaren eskutik eta jendearen ahotik entzun ditugu, programa hau hobetzeko hainbat aholku eta iradokizun.

Ondoren, Iker Sukia artzain lazkaotarra, Olatz Izagirre piparzale ibartarra, Ander Arrillaga esnezale aiatarra eta Adur Gorostiaga larre behizale abaltzisketarra izan ditugu baserriratu diren edo ari diren adibide gisara. Ondoren, gazteen formazioaz, behar duten babesaz, industria eta baserriaren arteko transizioa egin nahi dutenen kasuistika, etb tratatu dira.

Bestalde, transmisioa errazteko abian jarri den Errelebo Irekia programaren berri jaso dugu HAZIko Amaia Garrastazu teknikariaren eskutik eta argi geratu da, zabaldu eta hobetu beharreko zerbitzua dela baina horretarako sektoreko eragile eta erakunde arteko elkarlana behar beharrezkoa dela.

Ihardunaldia borobiltzeko Nel Cañedo artzain asturiarraren testigantza jaso dugu, nola ez, bere indarraz adieraziz baserritar gazteak harro egon behar dutela bai beren ogibidez bai bizi diren herri txikietaz.

Topaketaren haseran ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak esandakoari jarraituz hainbat gazte prest azaldu da gaztediaren errealitatea eta problematika aztertzeko eta elkarlanean jarduteko lantaldea osatzeko.

Argi geratu da, azkenik, gaurko Topaketak aurrerantzean ere jarraipena izan beharko duela eta lehen urratsa besterik ez dugula eman.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan