instagramFacebookTwitter

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du AGINDUA, 2019ko uztailaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2019 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako 2019. urterako laguntza-deialdiaren oinarriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programan –M16 neurria, «lankidetza»– jasota dago laguntza-mota hori, zein lankidetzaren hainbat alderdi zehazten dituzten zazpi azpineurritan sailkatzen baita. Berrikuntzaren bidez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko lankidetza sustatzen dute neurri horiek, banaketa-kate motzen eta tokiko merkatuen garapena bultzatzen, eta berrikuntza-proiektuetan sektorearen partaidetza eta lankidetza indartzen.

Lankidetzarako laguntzetan, honako laguntza-lerro hauek ezarriko dira:

1.– Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnerships) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak. Laguntzok oinarri hauen II. kapituluan garatu dira.

2.– Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak. Laguntzok oinarri hauen III. kapituluan garatu dira.

3.– Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatzeko ere. Laguntzok oinarri hauen IV. kapituluan garatu dira.

4.– Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere. Laguntzok oinarri hauen V. kapituluan garatu dira.

5.– Eragileen lankidetzarako laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken inguruko baterako planteamenduak egitekoak. Laguntzok oinarri hauen VI. kapituluan garatu dira.

6.– Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko. Laguntzok oinarri hauen VII. kapituluan garatu dira. 150. zk. 2019ko abuztuaren 9a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2019/3823 (52/4)

7.– Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak, honako jarduera hauekin zerikusia dutenak: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa. Laguntzok oinarri hauen VIII. kapituluan garatu dira.

Eskabideak aurkezteko epea: argitalpen egunetik 2 hilabetekoa

BOPV (2019-08-09)

 

 

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan