Nekazaritzako Ministeritzak, FEGA bitartez, Oinarrizko Pagamenduaren Erreserba Nazionaleko eskubideen banaketa egin berri du eta 12.049.356 eurotako eskubideak banatu ditu 2.621 nekazari artean, bataz beste, 4.597 eurotako banatuz.Gazteak izan dira, onuradun nagusiak.
Albisteak
Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu berri ditu Eusko Jaurlaritzak, 2020 Landa Garapen Planari jarraituz. Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beka hauek FEADER funtsek kofinantzatzen dituzte %80an.
Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko Matxoaren 31an amaitzen da.
Basurdeen gainpopulazioak gure lurraldeko baserritarrei kalte ugari eragiten die beren lursail, belardi eta baratzetan. Hori bai, lurrean eragindako kalteaz gain, ENBAren ustean, oso larria da, basurdeek bertako aziendaren osasunerako suposatzen duen arriskua basurdeak, tamalez, abere gaixotasunak garraitzeko bide hobezinak baitira.
Hori dela eta, Martxoaren 3an, asteartea, goizeko 11tatik 13,30tara, Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan CSICeko José Francisco Ruiz-Fons adituaren hitzaldia antolatu du ENBAk.
Euskadiko barazkigintza alorreko hainbat eragilek prentsaurrekoan agertu dute "Famili izaerako euskal baratzagintza sektorearen alde" ko manifestua eta bide batez, Arabako Espejo herrian finkatu nahi duten tomate ekoizpenerako proiektu erraldoiaren aurrean bere ezezkoa borobila plazaratzeko baliatu dira gaurkoan.
Jarraitu irakurtzen eta ezagutu itzazu Manifestuaren xehetasunak.
* NATURZAINTZAko gehiengoak, aurkako 9 botuekin eta aldeko 6 botuekin, otsoa katalogatzearen aurka agertu da.
* ENBAk bere haserrea plazaratu nahi du Ingurumena sailak, hala ere, Katalogazioarekin aurrera jarraitzea erabaki duelako.
Atzo ospatu zen, Lakuan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena sailak Naturaren Kontserbaziorako Aholku Batzordea den NATURZAINTZAren bilera eta bertan trataturiko gai nagusia, otsoa Mehatsupean dauden espezieen Katalogoan sartzeko proposamena zen.
Gaia tratatu ostean izandako bozketan 3 Foru Aldundiek, EUDELeko 3 ordezkariek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Nekazaritza sailek, nekazal sindikatuek eta beste hainbat eragilek hartu zuten parte eta, aurkako 9 botu eta aldeko 6 botuekin, NATURZAINTZAko gehiengoa otsoa Katalogoan sartzearen aurka agertu zen.
Bozketan gertatutakoa ikusirik, argi dago, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena sailak, nekazarien ordezkariez gain, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, 3 Foru Aldundiak eta EUDELen jarerrari muzin egitea erabaki duela eta, alde bakarreko jokabidea agertuz, Naturzaintzako kideei ezer aurreratu gabe, otsoa Katalogoan sartzeko erabakia plazaratu zuen komunikabide aurrean, bilera amaitu eta minutu gutxira.
ENBAtik gure haserrea kaleratu nahi dugu atzo bizitutako jokaerarekin eta gure ustean, errespetu falta izugarria izan zen bai Naturzaintzako partaide guztientzat bai nekazal sektore osorako.
Beste behin, ENBAk ozen dio otsoa eta abelzaintza estentsiboa ez direla uztargarriak eta gure mendiko abelzaintza babestu nahi dugula. Bide batez, Arriola sailburuari esaten diogu horrelako jokabideekin abeltzainak azienda ikuluratzea bultzatzen dela eta horrelako ereduan gure arraza autoktonoak, hau da, ardi latxak ez duela etorkizunik.
Datozen asteetan ENBAk balizko aktuazioak aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumena sailak azaldutako errespetu faltaren aurrean.
- “Familia Nekazaritza da defendatu eta egunerokoan egiten duguna, kalitatezko elikagaiak eta egurra ekoiztean gure ingurunea zaindu eta herri txikiak bizirik mantentzen ditugulako” dio Iñaki Goenaga ENBA-Gipuzkoako presidenteak
- ENBA Aralarko abeltzainen alde lanegindako 16 hautetsi eta teknikariei babesa emanaz
- 2020rako Foru Aurrekontuaren Nekazal partida 1.500.000 eurotan hobetzea eskatzen du ENBAk
- Azaroaren 27an GURE LURRA3 Sembrando Futuro Topaketaren 3. edizioa ospatuko da Donostian
- Baserritar Gazteen 3. Topaketa, oso arrakastatsua, etorkizuna lantzeko lehen urratsa indartsua izan da