
Euskal administrazioei argitasun eta gardentasun handiagoa eta hegazti gripeari proportzionaltasunez eta zorroztasun zientifikoz aurre egiteko eskatzen diete.
ENBA eta EHNE Euskadiko Nekazarien Erakunde Profesionalek bat egin dute beste behin, euskal administrazioei zorroztasun zientifikoz joka dezatela eta neurri politikorik proposatu ez dezatela eskatzeko, sindikatu hauen ustez, hegazti-gripearen kudeaketa ez-konstantea izaten ari den honetan. Horren harira, harrituta agertu dira euskal administrazioak gai hau Euskadiko nekazaritza-erakundeekin zuzenean tratatzeari uko egin diolako. Zehazki, aurrez egindako bileretatik kanpo utzi zituelako eta hartuko diren neurriak ofizialki sektoreri jakinarazi ez dielako.
Bidegabeko salaketa Euskadiko hegaztien sektorearen gehiengoaren ekoizpen-ereduari.
Euskadin, ustiategi gehienek landa-ekoizpeneko sistema estentsiboak eta ekologikoak dituzte. Sistema horietan, oiloak kalera ateratzea bermatzen da, eta horrek aukera ematen die beren ekoizpen-zikloaren garapen naturalago bateri eusteko. Azpimarratu behar da hegazti gripeak gutxien eragiten dien ustiategiak direla hauexek.
Euskadiko hegaztien sektore estentsiboak aspalditik ditu barneratuta gaixotasunaren arriskuak gutxitzeko prebentzio neurriak, hala nola animaliak etxaldeen barruan elikatzea, aire zabaleko urbiltegietan ez edatea, ustiategietatik kanpoko pertsonak sartzea saihestea edo ustiategietara sartzean arropa eta oinetakoak aldatzea. Horrelako konfinamenduak gaixotasunak izateko arriskua areagotu baino ez luke egingo, barrualdera ohitu gabeko landa-leinuak baitaude, eta horrek pododermatitis, mokoka eta estres arazoak eragingo lituzke, baita etxaldeak barruan animaliekin garbitzeko zailtasunak ere. Era berean, belardietan sareak jartzea bideraezina dirudi, bere kostuagatik, gure inguruneko baldintza klimatikoengatik (haizea, etab.), segan jarduteko ezintasunagatik, traktorearekin sartzeagatik, etab.
Hegazti gripeak eragindako ustiategien % 90 baino gehiago ziklo konfinatua duten ustiategiak dira, beraien instalazioetan aireztapen behartuko sistemak daudelarik. Aire mugimendu bolumen handi hori (hegaztien gripea ere airetik transmititzen da), eta, horrekin batera, animalien kontzentrazio handiek, dira anduien mutazioak errazten dituztenak, eta horren ondorioz, hegaztien gripeak duen inpaktu handia. Hala ere, komunikabideetan egindako adierazpenen arabera, Euskal Administrazio Orokorra animalia kopuru txikia duten ustiategi txikiak konfinatzearen aldeko apustua egiten ari da.
Neurri egingarriak, zientifikoki frogatuak eta eragindako kaltea itzultzea.
EHNEk eta ENBAk dei egiten diete euskal administrazioei sektore osoari (Nekazaritzako Erakunde Profesionalak eta hegaztien elkarteak-kooperatibak) dei diezaioten lan-mahaietara, eta, euskarri zientifiko egokiarekin, gizarteari txostena egin diezaiotela Euskadin dugun hegaztien produkzio-sistemaren onurei buruz, baserritarren merezitako ospea berreskuratuz.