ENBA nekazal sindikatuaren jomuga, Gipuzkoako baserritarrak babestea da eta heuren interesak ordezkatzea bai erakunde edo entitate bai gizarte osoaren aurrean.
Nekazaritza sektoreak, elikagaiak ekoizteaz haratago, hainbat funtzio betetzen ditu, eta horien onura jasotzen du gizarte osoak, hala nola: natura-ingurunearen kudeaketa, paisaiaren kudeaketa, lehen kalitateko elikagaien eskualdea zerbitzatzea, landa-eremuen garbiketa eta mantentzea, etab.
Oraingo honetan, udalerriek eta ur patzuergoek, urte sasoi honetan, heuren araudi fiskalak eguneratzen dituzten sasoian, uraren tarifarekin gatoz.
Gipuzkoako udalerri batzutan, uraren kontsumo tipologiari dagokionean, etxetiarra edota EZ etxetiarra bereizten dira soilik, nekazal jardueraren berezitasuna kontuan izan gabe.
Udalerri askotan aldiz, Gipuzkoako Ur Kontsortzio barnean dauden herri askotan adibidez, bi tipologia bereizten dira, hala nola, etxetiarra eta ez etxetiarra, etxetiarraren barne nekazaritzarako ura txertatuz. Eta honenbestez, tarifari dagokionean ere, 2 tarifa daude, etxetiarra (nekazaritza barne) eta bigarrena, ez etxetiarra.
ENBAren ustean, nekazaritzaren jarduerarako urari dagokionean, oso kontuan izan beharko lirateke ondorengo puntuak:
- Aurtengo udaberri eta udaran argi eta garbi utzi digu, ur sare publikotik kanpo dauden baserriak izan direla, lehortearen afekzioa gehien pairatu dutenak, besteak beste, ur iturrietako emariaren beherakada nabarmena.
- Nekazal jarduera kinka larrian bizi da gure lurraldean, errentagarritasun falta ukaezinean eta, baserritarren bataz besteko dirusarrerak, lurralde osoko bataz besteko dirusarreren %45 baxuagoa delarik. Hori dela eta, bat egiten dugu, estatu mailan eratu zen “Libro Verde de la Gobernanza del Agua en España” jasotzen dunearekin, landa ingurunean tarifa bonifikazioa planteatuz, kolektibo zaurgarrietarako.
- Bestalde, nekazal jardueran, abeltzaintzan batez ere, animaliekin jarduten garen neurrian, ezinezkoa da, uraren erabilera egokia eta efizientea lortzeko bidean urratsak ematea eta bestalde, nekazaritzaren alorrean, gure baserritarrek aurrerapausu haundiak ematen ari dira, tantazko erregadioa eta urak birzirkulatzeko sistemak ezarriz.
Hau guztia kontuan izanik, ENBAtik honako hau eskatzen diegu Gipuzkoako Batzar Nagusiei, udalerri guztiei eta lurraldean zehar dauden hiru partzuergoei: Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Añarbeko eta Txingudiko Urak entitateei, honako erabakia babes dezatela:
- Uraren 3 erabilera mota eta ondorioz, 3 tarifa ezberdinak bereiztea: etxetierra, nekazaritza eta ez etxetiarra.
- Tarifa ezberdinak, inporte ezberdinak izatea eta nekazaritzako jarduera babesteko, tarifako tramoak, nekazal jarduerara egokitzea.
- Nekazaritzarako tarifa bonifikatzea, Bizkaiko Ur Kontsortzioan egin den bezala, nekazaritzako tarifa etxetiarra tarifaren erdiaraino.
- Bonifikazioaren onuraduna izateko, Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ustiakuntza Erroldako kopian azaltzen den ustiaketaren tamainak gutxienez 0,40 NLU (UTA delakoa) izatea.