Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen sustatzaileak izango dira BASERRITARRON LAGUNAren 7. edizioko saria jasoko dutenak

baserritarron laguna.2025 1

ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren zazpigarren edizioan Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen sustatzaileak sarituko ditu Euskadiko lehen sektorearentzat legeak duen garrantzia aitortuz.

2014 urtean, BASERRITARRON LAGUNA Sariaren lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria; 2016 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat; 2018an ETBko SUSTRAI saioarentzat, 2020an Nikolas Segurolarentzat, 2022an Orona Fundazioarentzat eta 2024an Joxe Mari Zeberiorentzat.

Orain, 7. Edizioa ospatuko dugu baina aurtengoan, ez dugu hautagitzak proposatzeko prozesu irekia zabaldu, ENBA sindikatuak oso argi bait zuen, 2025ean Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen 10. urteurrena betetzen da eta honenbestez, Legea aurrera atera zuten pertsona eta erakundeak saritu nahi ditugu.

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legeak sekulako garrantzia du Euskadiko lehen sektorerako eta bereziki, gure baserriak bere osotasunean irauteko, transmisioa antolatzerakoan, jabeei askatasun osoa ahalbideratuz eta honenbestez, berez hain txikiak diren baserriak eta sailak, are gehiago ez txikitzeko.

Baserritarron Laguna Saria, ENBAren 2025eko batzarra ospatzen den egunean banatuko da, hain zuzen ere Urtarrileko azken ostiralean, eta esan bezala, bertan, Legebiltzarraren ordezkariak, Legebiltzarrean jardun zen lantaldea eta azkenik, ENBAtik, gai horretan buru-belarri aritu zen legelaria sarituko genituzke.

 Hauxek lirateke Baserritarron Laguna saria jasoko luketen pertsonak:

 - Bakartxo Tejería, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria.

- Ander Urrutia, notarioa eta AVD/ZEAko presidentea

- Pili Zubiarrain, ENBAko legelari ohia (hil ondoko saria)

Saria, Urtarrilaren azken ostiralean, urtarrilaren 30ean, Hernaniko ORONA Fundazioaren Auditorioan ospatuko dugu, aurrez egingo den ENBAren Batzar Orokorra amaitu ondoren,gutxigorabehera 12,30tan,.

Ekitaldian partehartzea irekia da, hau da, gaian interesa edota sarituekiko atxikimendua eta babesa eskeini nahi duen orok har dezake parte. Soilik, antolakuntza aldetik ahalik eta egokien moldatzeko, aurrez izena ematea eskatzen dugu 943.650123 zenbakian edota This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. posta helbidean.

 

© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - eskubide guztiak erreserbatuta
Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau