instagramFacebookTwitter
Vinitech sifel

Gipuzkoako baserri alorreko eragile nagusiek, EHNE eta ENBA, sustatutako mozioa bozkatu eta onartu da gaur goizean Batzar Nagusietan egindako plenoan eta bertan izan dira, baserri munduko hainbat ordezkari.

Goizeko saioan, sektoretik sustatuta eta EAJ, PSE eta PPk aurkeztutako mozioa jorratu da eta bi sindikatuek aurrez dei berezia egin arren, ez dugu lortu ez EHBILDU ez PODEMOS alderdien babesik. Bozketan, PNV,PSE eta PPko 28 aldeko boto jaso ditugu, PODEMOSen aurkako 5 eta EHBILDUren 14 abstentzio.

Mendiko abeltzaintzaren onura ekologikoak eta biodibertsitateari egindako aportazioa behin eta berriro aitortu arren, batzuek sekulako arazoak dituzte, bertan diharduten abeltzainentzat bizi eta lan baldintzak duinak babesteko.

Badirudi, baserria eta baserritarren aldeko mezuak bolo-bolo dabiltzatenek, zalantza ugari dituztela, teorian defendatzen dutena, errealitatean gauzatzerako.

Aralar eta honen antzeko mendietan diharduten abeltzainek, hitz politak alboratu eta ekintzetara pasatzea exijitzen dute eta honenbestez, orain Batzar Nagusietako babesa jaso ondoren, sindikatuok dei berezia egiten diegu Goierriko udal ordezkari guztiei, alderdi politikoetako disziplina itsua alboratu eta beren herritarren eta baserritarren interesak defenda ditzaten bai herrian bai Enirio-Aralarko mankomunitatean.

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan