instagramFacebookTwitter
Vinitech sifel

ENBA nekazal sindikatua, bertako baserritarrak osatzen duten elkarte bat da, baserriko ogibidea defendatzeko eta bide batez, heuren bizimodua hobetzeko.

Azken urteotan, Euskadiko gizartean elkarbiziten garen baserri mundu eta hiri mundu arteko urruntasunaz kezkaturik, hainbat ekimen jarri ditugu abian, hala nola, ONGI ETORRI BASERRIRA izeneko ate irekietako egunak eta BASERRITARRON LAGUNA saria.

Baserritarron Laguna sariaren helburu nagusia, nekazal sektoretik kanpo, heuren ohiko lanaren bitartez, nahita edo inkonstzienteki bada ere, nekazaritza, baserritarren zeregina eta baserri munduaren defentsa lanegiten dutenak saritzea da, beti ere, heuren lana aitortuz, baserriko jendea eta iharduera ere babesten ari garelako.

Orain bi urte, saria bi urtean behin banatzen da, Herri Irratian BASERRIA programa azken 30 urteotan egin eta aurkeztu duen Jaime Zubia saritu genuen, kazetaritzatik sektorerako hain lan bikaina egiteagatik eta are gehiago, amore truke egindako lana izanik.

Aurtengoan, sariaren bigarren edizioan, AMAMA filma eta bide batez, bere zuzendaria den Asier Altuna saritzea erabaki dugu, filmak luzatzen duen mezua (baserriaren garrantzia, naturaren zaintza, gure herriarekiko lotuta dagoen kultura bat, etb) oso aproposa ikusten dugulako eta filmaren estreinuak ere, gure Euskadi urbanoan nolabaiteko “ikutua” suposatu duelako baserriaren garrantzia mahaigainean ipiniz.

ENBAtik, filmaren mezu tristea gainditu nahi dugu eta bide batez, egungo gizartera egokitzen den baserri mundua aldarrikatzen dugu, jakitun bait gara, baserritarrak bizi duten gizartearekin batera eboluzionatu behar dutela baina, beti ere, gure betiko nortasuna eta kultura galdu gabe.

AMAMA filman islatzen den belaunaldi arteko inkomunikazioa gainditu nahi genuke bai baserrietan bizi diren famili barrenean etorkizuna bermatzeko bai baserri eta hiriaren arteko komunikazioan sakonduz, sektorearen babesa lortzearekin batera bere bizirautea bermatzeko.

Saria, Larraulgo Karlos Irazu eskulturgileak egindakoa, META izenekoa (sektore barrukoak eta kanpokoen indar metaketa irudikatuz) Iñaki Goenaga, ENBAko presidenteak, AMAMAko zuzendaria den Asier Altunari, urtarrilaren 31an, Urnietan ospatuko dugun ENBAren Batzar Orokorrean.

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan