instagramFacebookTwitter

solred

Orain urte pare bat ENBA eta REPSOL arteko akordioari esker, eskatzen zuen sozioarentzat SOLRED txartela eskeintzen zitzaion, surtidorean erositako erregaiaren prezioan abantaila izanaz.

Egia esanda, ez zen oso abantaila haundia baina gure ustean, bidea jorratzea zen lehen urratsa eta hortik aurrera, etorriko zen bai, akordioan sakontzeko aukera.

Orain, iritsi da une hori eta ENBA-REPSOL arteko akordio berriari esker, ENBAko sozio guztiek SOLRED txartela eskuratu dezakete honako abantailarekin:

  • DIESEL: Litroko 6 zentimo (litroko 10 pezeta)

  • GASOLINA – GASOLEO B: litroko 1,80 zentimo (litroko 3 pezeta)

Uste dugu, lortutako akordioa oso onuragarria dela gure sozioentzat eta ondorioz, ahalik eta txartel gehien egingo dituzuela. Esan beharrik ez dago, lehendik SOLRED txartela egina duzutenok ez duzutela ezer berririk egin behar, automatikoki aplikatuko bait zaizkizue baldintza berriak.

Argitu bestalde, SOLRED Txartela bai sozioari bai etxean bizi diren senitartekoei egiteko aukera dagoela.

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.
captcha 
Estoy de acuerdo con los Términos y Condiciones y con la Política de Privacidad

Facebook

Instagram

Subir