Eusko Jaurlaritzak, nekazal sektoreko eragilek egindako aldarrikapenak jarraituz, nekazal eskolak Nekaritzara itzultzeko urratsak eman zituen eta erabat gauzatu gabe dauden uneontan, Alderdi Popularrak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da Legebiltzarrean, nekazal eskolak Hezkuntza sailara lotu asmoz.
Honenbestez, orain urtebete alderdi sozialistakaurkeztutako ekimenaren aurka egin zuen bezala, ENBA nekazal sindikatuak legebiltzarreko talde guztiengana joko du BIHARko plenoan tratatuko den popularren mozioari ezezkoa eman diezaioten eta Nekazaritza sailari utz diezaioten nekazal eskolak Nekazaritzara itzultzen eta langileen interesaz gainetik, baserritarron interesak lehenetsi ditzaten.


