Artzaiek eta sindikatuek Uriguen diputatuaren agerraldia bertatik jarraituko dute

Bihar, irailak 26, goizeko 11,30tan Gipuzkoako Batzar Nagusietan Jon Peli Uriguen diputatuak agerraldia egingo du, abuztuaren amaieran Azkoitiko mendietan izandako ahuntz tiroketa dela eta, nekazal sindikatuen salaketaren aurrean bere jarrera agertzeko.

Agerraldia, Batzar Nagusietatik bertatik jarraituko dute bai ahuntz jabeak bai bi sindikatuetako ordezkariek, diputatuaren jokabidearen jarraipen zorrotza egiteko asmoz.

Ahuntz jabe eta sindikatuen ustean, biharko agerraldian, aukera ezinhobea du diputatu jaunak Foru Aldundiko basozainen jokabide okerra aitortu eta aurrez prentsaren aurrean esandakoak zuzentzeko.

© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados
sitio web diseñado y gestionado por Fenix informatika