La organización agraria ENBA de Gipuzkoa ha celebrado hoy (9 de Noviembre) por la mañana la 3ª edición del Encuentro BASERRI GAZTEA en el centro Goizane de Zaldibia con casi un centenar de personas congregadas.
El Encuentro, cerrado por el pastor asturiano Nel Cañedo, famoso por sus vídeos virales, ha analizado los actuales programas de incorporación GAZTENEK de la mano del director foral Xabier Arruti y el programa piloto de Relevo Abierto de la mano de Amaia Garrastazu de HAZI. En ambos casos se ha analizado cómo mejorar y adaptarlos a la variada casuística de los jóvenes interesados en acercarse al agro.
Por otra parte, el testimonio de 4 jóvenes de sectores variados ha servido de exposición de las diferentes trayectorias y ritmos que los jóvenes siguen en el momento de hacerse con las riendas de una explotación.
Gipuzkoako ENBAk nekazaritzaren alorrean bizi dugun belaunaldi aldaketa faltaren aurrean, gaia aztertu, amankomuneko gogoeta egin eta nolabaiteko hobekuntzak proposatzeko, gaur goizean Zaldibiko Goizane zentruan BASERRI GAZTEA 3. Topaketa ospatu dugu eta bertan izan dira ia 100 pertsona.
Lehenik, GAZTENEK programaren datuak ezagutu ditugu Xabier Arrutiko foru zuzendariaren eskutik eta jendearen ahotik entzun ditugu, programa hau hobetzeko hainbat aholku eta iradokizun.
Ondoren, Iker Sukia artzain lazkaotarra, Olatz piparzale ibartarra, Ander Arrillaga esnezale aiatarra eta Adur Gorostiaga larre behizale abaltzisketarra izan ditugu baserriratu diren edo ari diren adibide gisara. Ondoren, gazteen formazioaz, behar duten babesaz, industria eta baserriaren arteko transizioa egin nahi dutenen kasuistika, etb tratatu dira.
Bestalde, transmisioa errazteko abian jarri den Errelebo Irekia programaren berri jaso dugu HAZIko Amaia Garrastazu teknikariaren eskutik eta argi geratu da, zabaldu eta hobetu beharreko zerbitzua dela baina horretarako sektoreko eragile eta erakunde arteko elkarlana behar beharrezkoa dela.
Topaketaren haseran ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak esandakoari jarraituz hainbat gazte prest azaldu da gaztediaren errealitatea eta problematika aztertzeko eta elkarlanean jarduteko lantaldea osatzeko.
Argi geratu da, azkenik, gaurko Topaketak aurrerantzean ere jarraipena izan beharko duela eta lehen urratsa besterik ez dugula eman.