Astelehenean, urtarrilak 11, BASERRI GAZTEA topeketen bigarren saioa ospatuko dugu, aurrekoan bezala goizez bakarrik eta Zaldibiko GOIZANE Zentruan.
Lehen hizlari gisara Laborantza Gabnarako Iker Elosegi jardungo da, famili eta/edo ustialeku barneko transmisioaren inguruan egiten duten lana aurkeztuko du.
Bigarren hizlari gisara Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordean den Bittor Oroz jardungo da 2015-2020 aldirako PDR-LGP dokumentuan, baserria gaztetzeko dauden ildoak eta neurriak aurkeztuz.
Azkenik, hauekin batera, 4 gazte jardungo dira:
- Orendaingo Larrazpi baserriko Iñaki Zuriarrain.
- Getariako Akarregi Txiki upategiko Lander Garrastazu.
- Segurako Ondarre baserriko Eneko Goiburu
- Aizarnako Ibarra baserriko Gorka Irureta.
Hizlariaz aparte, denon iritziak eta testigantzak jaso nahi ditugu elkar aberastea baita topaketa hauen helburua. Beraz, animatu zaitez eta izena eman ezazu, lehenbaitlehen. 943.650123 zenbakian edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikoan.