ABENDUAren 30ean , osteguna, Hego Euskal Herriko nekazal sindikatu guztiek deituta, OIARTZUNgo zentro komertzial batetan konzentratuko gara eta bertaratuko gara, kostu azpitik dauden produktuak aktiboki salatzeko.
Ekintza honetan, zentroan sartuko gara, bai distribuzioko arduradunei bai bertan egon daitezkeen bezeroei jakitera emateko, ezin dutela gure ogibidearekin jolasten jarritu eta bide honetatik, gure orain baina baita ere, gure etorkizuna suntsitzeko bidean ari direla.
Baserritarra bazara, azpisektore batekoa zein bestekoa izan, zure partehartzea behar dugu, ekintza indartsua egiteko. Ostegunerarte!
Aste honetan ere, bai Iruñean bai Gasteizen izango dira beste bi ekintza eta ENBAtik, bertara joatera animatzen zaitugu.