Gipuzkoako Foru Aldundiak 29/2018 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak argitaratu berri ditu. Ustiategietako inbertsioen dekretuan onartu berriko aldaketak jasotzeaz gain, Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2019ko deialdia, Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2019ko deialdia eta 600 LI/2018 Foru Agindua, abenduaren 11koa, ustiategi txikiak garatzeko diru-laguntzen 2019ko deialdia onartzekoa argitara eman ditu.

Deialdi guztiak Urtarrilaren 25ean amaitzen dira.