instagramFacebookTwitter
   

Notiziak

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Elikadura Balio Katearen eskura jarri du KORONABIRUSARI (COVID-19) AURRE EGITEKO JARDUKETA PROTOKOLOA (3.0 bertsioa) ezartzeko kontsulten zerbitzu teknikoa. Protokolo hori ARRANTZA ONTZI, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA USTIATEGI ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO da, aldi oro eguneratzen joango direna.

Honeaza gain Elikagai kateko partaideen kontsultak bideratzeko zerbitzu teknikoa jarriko da abian (oraindik telefono zenbakia ez badute zehaztu ere), eta goizeko 8tatik iluntzeko 8rak arte egongo da zabalik.

KORONABIRUSAREN AURREAN (COVID-19) JARDUTEKO PROTOKOLOA, FLOTARAKO, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO USTIATEGIETARAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO (3.0 bertsioa)

EZ DA AZOKA ETA FERIAk IXTEKO UNEA, SEGURTASUNA ARAUTZEKO UNEA BAIZIK

Nahiz Eusko Jaurlaritzak nahiz Espainiako Gobernuak sustatutako larrialdirako legedi bereziak estrategikotzat jotzen dute elikadura eta honenbestez, legez bematzen dute bai elkagai dendak zabalik mantenduko direla bai saltokietarako elikagai horniketa.

Hala ere, zalantzak ekiditzearren, hainbat udalerrietan emandako kasuistikaz jabeturik (Bilbao, Durango, …), ENBA nekazal elkartetik dei berezia egiten diegu azoka eta feriak antolatzen dituzten udaletxeei, baserritar askoren elikagai ekoizpena saltokiak diren neurrian, zabalik mantendu ditzatela eta honenbestez, heuren ekoizpena salmenta zuzena bitartez egiten duten baserritarrei elikagai merkaturatzea bermatu.

ENBAren ustean ez da azoka eta feriak ixteko unea, tokiko elikagaiak sustatzeko unea baizik eta azokak itxi beharrean, saltzaile eta erosleen segurtasuna ziurtazeko araudiak ezarri eta aplikazioa bermatzeko.

Euskadiko barazkigintza alorreko hainbat eragilek prentsaurrekoan agertu dute "Famili izaerako euskal baratzagintza sektorearen alde" ko manifestua eta bide batez, Arabako Espejo herrian finkatu nahi duten tomate ekoizpenerako proiektu erraldoiaren aurrean bere ezezkoa borobila plazaratzeko baliatu dira gaurkoan.

Jarraitu irakurtzen eta ezagutu itzazu Manifestuaren xehetasunak.

ENBA nekazal elkarteak " Jardunaldia ospatuko du Apirilaren 1ean, asteazkena, Hernaniko ORONA ZERO eraikinean.

Jardunaldian Unibertsitateko adituak, landa eremuko gizarteko ordezkariak eta alderdi politiko ezberdinetako ordezkariak elkartuko dira, landa eremuaz kezkatu eta arduratzen dren pertsonak, elkarte nahiz erakundeen topagunea izan nahi duen Jardunaldian.

Jardunaldiaren EGITARAUA ezagutu nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen eta ahal bezain laster, EMAN IZENA.

Basurdeen gainpopulazioak gure lurraldeko baserritarrei kalte ugari eragiten die beren lursail, belardi eta baratzetan. Hori bai, lurrean eragindako kalteaz gain, ENBAren ustean, oso larria da, basurdeek bertako aziendaren osasunerako suposatzen duen arriskua basurdeak, tamalez, abere gaixotasunak garraitzeko bide hobezinak baitira.

Hori dela eta, Martxoaren 3an, asteartea, goizeko 11tatik 13,30tara, Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan CSICeko José Francisco Ruiz-Fons adituaren hitzaldia antolatu du ENBAk.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan