Gipuzkoako baso-jarduera funtsezkoa da klima aldaketaren aurkako borrokan,baina, ENBAren iritziz, ezinbestekoa da haren bideragarritasun ekonomikoa bermatzea
Gaur arratsaldean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eratua dagoen Baso Ponentziaren baitan, Gipuzkoako ENBAko bi ordezkari izan dira, Xabier Iraola Koordinatzailea eta Xabier Zubiaurre baso jabea.
Xabier Zubiaurre, Asteasun bizi den baserritarra, basoak ditu Asteasun bertan baina baita ere, Mendaro bere jaioterrian. Zubiaurrek, etxean duen artalde txikia, basoa eta kanpoko lana uztartzen ditu eta basogintzarako aitortzaz gain, baso jarduerarako etorkizuna ekonomikoa aldarrikatu du.
Bestalde, ENBAko koordinatzailearen esanetan, sindikatuak argi dubasoa baserriaren aldera ezineko elementua dela, eta bere bazkide gehienek, neurri ezberdinetan, basoa dutela, baserriaren dibertsifikazioa sostengatzen duen ezinbesteko elementua izanik.
Bere bazkideak, gehienak behintzat, nekazariak zein abeltzainak izan, baratzak eta soroak, abereak edo fruitarbolak dituzte, eta neurri batean behintzat, ia denek, basoa ere dute eta honenbestez, baserriaren errentagarritasuna, basoari ere lotuta doa.
Honenbestez, ez dugu ulertzen, nekazaritza eta abeltzaintza, eta basoa, baserriaren uztartu ezineko aldeak direnik. Denak uztartuta behar dute izan eta denek dira bestearen osagarri.
Basoaren barruko dibertsifikazioa
Gipuzkoako lurraldean, espezie ugari eta aldakorrak daude, baserriko egitura eta aukeren araberakoa baina baita ere, bai egurraren ekonomiaren gorabeherak eta klima aldaketaren dakarzkin aldaketen arabera eman diren ai aurrera egiteko.
Hori bai, argi utzi nahi izan dute, eta hala islatzen du, orain aste gutxi, Diputatuak azaldu zuen baso maparen aniztasuna eta Gipuzkoako lurraldean ez dagoela inongo arriskurik, batzuk, deitzen duten monolaborantzan erortzeko. Hostozabalak erdia dira eta koniferak beste erdia baina ez da 2 espezieak banatzen dutela lurraldea, apartadu bakoitzean espezie ezberdin mordoa baitago.
Gipuzkoako azalera: 197.838 hektarea
Gipuzkoako basoa: 142.893 ha (%72)
Gipuzkoako lurraldean dauden especie aniztasuna eta azalerak ikusteko: https://behatoki.eus/estatistikak/basogintza/
Kudeaketa da bidea abandonoari aurre egiteko
Gipuzkoan dauden baso espezie mordoari eutsi behar zaio, ENBAren ustean, baso aniztasuna eta oreka hori mantendu beharrean gaude, bai jabeen onerako bai gizarte osorako.
Basoak funtzio ezberdinak ditu eta baita ere helburu ezberdinak, nahiz ekonomikoa nahiz ingurumen alorrekoa eta argi izan behar dugu, basoaren alor ekonomikoa ez badugu bermatzen, gehiengo batean, jabetza pribatua denez, ingurumen alorra ere ahuldu eta galdu egingo dela.
Kudeaketa, helburu ezberdinetan, ingurumen helburuak zein egurra edo beste helburu ekonomikoak dituzten basoetan, kasu guztietan, baso kudeaketa da, orekaren bermea.
Abandonoak aurrera egiten ari da, Estatisketan Atlantiar Baso Misto bezala identifikatzen dena iada 19.000 hektarea suposatzen du eta, bere hedaketak, oso ondorio negatiboak suposatuko lituzke lurraldeko jendarterako, basoa eta lurraldea zikintzeaz gain, zikintzearekin batera , mendia biomasaz betetzen baita eta hori da, gure lurraldean nahi ez ditugun suteak zabaltzeko bermea.
Beraz, Gipuzkoa bezalako,populazioaren aldetik lurralde dentsoan, baso kudeaketa da, suteei aurre egiteko biderik egokiena, prebentzio lanik eraginkorrena.
Etorkizunerako bideak
Gaur, Martxoak 1, berriz ere kaleak hartu ditugu baserritarrok gure haserre eta ezinegona azaltzeko. Urte gehiegi daramatzagu gelditu gabeko gainbeheran, lehenengoa izan arren errekonozimendu hori ematen ez zaion sektore batean lanean. Poliki poliki, pausoz pauso, sare administratiboa, lan burokratiko eta legezko betebeharrak ugaritzen dizkiguna ehunduz joan da, geroz eta katramilatuagoa, geroz eta gainkostu, geroz eta lan gehiago sortzen diguna.
Lehenengo sektoreak elikagai eta lehengai ekoizle izatetik haratago, lurraldearen gehiengoa kudeatzen dugu, baina ez zaigu proportzio berdinean errekonozitzen lan hori, ez babesten gure jarduna, ez lantzen ditugun lurrak edo zaintzen ditugun animaliak. Euskal Herrian, eta Gipuzkoan ere, hau ez da salbuespena, eguneroko ogia baizik.
Europa osoan zehar burutuz joan diren protestetako aldarri askorekin bat egiten dugu, baina aurreko asteetan esaten aritu garen moduan, Nekazaritza Politika Bateratuak, edo Europako salerosketa libreko hitzarmenek dakartzaten arazoetatik harago ere joan beharra dago, gure herritik, gure lurraldetik, baserritarren egunerokoa hobetzeko neurriak martxan jar ditzakegu, eta hori da sakondu behar duguna. Horregatik, behin eta berriz, diskurtso propio bat eta egutegi propio baten beharra mahai gaineratu dugu, Otsailaren 6ko estatu mailako mobilizazioetatik ere tartea utziz, euskal baserritarron egunerokoarekin eta beharrekin zer ikusirik ez duten gauza gehiegi nahastu dira eta estatuko mobilizazio horien artean.
Gaur, Gipuzkoako ENBA, EHNE eta GEBE, Baso Elkarteak, lurraldeko elkarte, baserritar kooperatiba eta kolektibo zabalaren babesarekin antolatu dugun mobilizazio hau horregatik amaituko dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan, hauek dutelako herritarrok ordezkatzeko betebeharra. Batzuk, agintean daude eta besteak oposizioan, bai Gipuzkoako udaletxeetan, Gipuzkoako Foru Aldundian, Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean edo Eusko Jaurlaritzan, eta honenbestez, denen ardura da, agintean zein oposizioan egon, lehen sektorearen jarduera sustatzea eta erraztea.
Arestian genion, Batzar Nagusietan gaude ordezkatuak gipuzkoar guztiak eta ez genuke amaitu nahi gaurko ekitaldia, Gipuzkoako herritarrengana jo gabe eta, lehen sektoreak bizi duen egoeraren aurrean, euren elkartasuna eta babesa aldarrikatzeaz gain, beren konpromiso aktiboa eskatzen diegu, egunerokoan, gure lurraldean ekoizten diren elikagai eta lehengaien alde egin dezaten.
Osatu dugun Manifestuan hamaika elkarteren atxikimenduaz gain, beren ekarpenak ere jaso ditugu eta hauek helarazi nahi dizkiegu Batzar Nagusietan ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiei. Zortzi orriko Manifestua da, baserritarrei helarazi diegu, baita prentsari ere eta hemen proposamen guztiak ezin ditugu irakurri, baina hona zertzelada batzuk.
-Agintari politikoak eta langile publikoak elkarlanerako bidelagun behar ditugu, egurenoko arazoak konpontzeko aktibo eta ez hauen sortzaile.
-Foru Aldundia, EUDEL eta Eusko Jaurlaritzarekin gobernantza sistema iraunkor eta eraginkorra onartu behar da nekazaritza eta basogintzako ordezkariekin.
-Prozedimenduak arintzeko eta gutxitzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta sektoreko ordezkarien arteko lan taldea osatu 2 hilabeteko epean.
-Hainbat azpisektoreetan, eman ohi diren auditoria, kontrol eta tramite errepikatuak gutxitzeko eta bateratzeko lan taldea osatu erakunde eta sektorearen ordezkarien artean.
-2023-2027 eperako PACean onartutako kondizionalitatean txertatutako BCAM 10, ximaurrak eta mindak arautzen dituena, ezabatu, eta minden aplikazioa bai kainoi edo mangeraz bermatzeko lan egitea, lurralde menditsuaren eta belardi ugarien izaera errekonozituz.
- Lursail, mendi eta basoek, aisialdia eta kirola lehenesten duen jendartearen aldetik jasotzen duen trataera ikusita, behar beharrezkotzat jotzen dugu, orain urte gutxi egin zen zirriborroa, Landa Jabetzaren estatutua berreskuratu, eguneratu eta tramitatu.
- Banda marroia sekulako hondamendia suposatu du Gipuzkoako basoan. Erakunde arteko elkarlanaz entzun dugu baina, tamalez, beren emaitzak ez dira Gipuzkoako lurraldera iritsi. Honen haritik hondamendi naturalen ondoriozko kalteen konpontzeko laguntza berriro martxan jartzea eskatzen dugu atzeraeraginezko izaerarekin.
-Beren ekoizpena eraldatzen duten baserrietako obradore eta instalakuntzetako baldintzak malgutu, Europako beste hainbat herrialdeetan gerta ohi denarekin parekatuz.
-Krisi egoerei aurre egiteko prozedurak. Eguneroko arazoez gain, GHE edo banda marroia bezalako larrialdiak gertatzen direnerako, beharrezko diren prozedurak eta funtsak aurreikusi behar dira, beharrezkoa den instituzio denen parte hartzerekin, bai udalak, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Bi gaitz hauen kasuan konkretuki, krisi hori ez da bukatu.
- Herri mendietan, abeltzaintza mantendu eta indartzeko ezinbestekoak diren azpiegiturak eta garbiketak gauzatzeko konpromiso eta aurrekontua, bai Foru Aldundi eta toki administrazioei, udalak edo bereziki, Enirio-Aralar mankomunitateari.
-Energia berriztagarriak kokatzerakoan, PTS agroforestalak dioen arabera, balio handiko lurretan EZ kokatzea, halaber, debeku hau, malda arineko lur makinagarrietan ere ezartzea.
- Uraren kanona ezabatu baserrietan, bereziki, ur hornidura publikoa bermatua ez duten baserrien kasuetan.
- Gaur egun, behin behinekotasun izaerarekin onartutako IRPFren forfaita, betiko egonkortzeko legedia sustatu.
-Lehen sektoreak gizarte osoari eskaintzen dien zerbitzu ekosistemikoak kapitalizatzeko araudi fiskala sustatzea.
-Basogintza foru eskumena denez, GFAri eskatzen diogu defenda dezala bere eskumena, basogintza alorrean berezko ez diren eskumenetan sartzen diren udaletxeen jokabide aurrean.
-Basurdeen eta orkatzen gainpopulazioari aurre egiteko Ehizaren paperaren aitortza eta honenbestez, ezinbestekoak diren baliabideak ipini ehiza kudeatzen duen Federazioaren eskutan eta kalteordainen taula eguneratu.
-Egungo BEHATOKI txostenen maiztasuna gehitu, etan norberaren eskulanaren kalkulua egokitu, UTAren balioa MAPAren erreferentzizko errenta erabiliaz eta, ekoizpen ataletik haratago, industria eraldatzaile eta distribuziora hedatu. Guzti honengatik, baita Manifestuan jasotako beste hamaika arazorengatik, ozen aldarrikatu nahi dugu gaur hemen, Lehen sektorea lehenetsi behar dela!!
Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak bere urteko Batzarra ospatuko du ostiral honetan, Urtarrilak 26, Hernaniko Orona Fundazioaren aretoan, "ETORKIZUNA irabaziko dugu" lemapean.
Batzarra goizeko 11tan hasiko da eta 12,30tan, barneko batzarra amaitzean, BASERRITARRON LAGUNA Sariaren banaketaren ekitaldi irekia izango da.
Esan bezala, ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren seigarren edizioan, Joxe Mari ZEBERIO sarituko du bizitza ibilbidean Familia Nekazaritzaren eta lehen sektorearen estrukturazioaren alde egindako lanagatik.
Bere ibilbidean zehar helburu bakarra izan du: lehen sektorearen eta familia baserriarentzat etorkizun duinaren alde lanegitea. Helburu horrekin,Cándido Iturriaga eta María Dañobetitia Fundazioan jardun zen eta handik bultzatuta, baserritarren egituratzea bultzatu zuen bai sindikalgintzan bai kooperatiba edota gestio etxe dagokionean.
Baserria, baserritarrak eta beren familien duintasuna aldarrrikatzeaz gain, gogor jardun da heuren alde eta zerbait azpimarratzearren, 1999an Munduko Landagunea-Foro Rural Mundial sorreraren gidaritza eman zuen eta lanaren islada dugu gaur egun mundu osoko 35 miloi nekazarien ordezkari diren 51 eragilez osatutako sarea.
Hona hemen prestatu dugun egitaraua
EGITARAUA:
- 11tan. Irekiera: Xabier Lertxundi (Hernaniko Alkatea)
Xabier Arruti (Lurralde Oreka Berdeko diputatua)
Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea)
- 11,30. ENBA eta ENARO kooperatibaren urteko kontuak.
- 11,45-12,25. 2023ko memoria
- 12,25-12,30. Atsedena
(Ateak zabalduko dira sozioak ez direnentzat)
- 12,30. BASERRITARRON LAGUNA Sariaren banaketa / Joxe Mari Zeberiori.
- 13,00-13,15. Ekitaldiaren itxiera. Iñaki Goenaga (ENBAko presidentea)
- 13,30. Elkartasunezko luntxa.
Eguna: Urtarrilak 26 ostirala
Lekua: Hernaniko ORONA Fundazioa. Auditorioa
* Batzarrerako aurrez izena ematea komeni da.
Gaur goizean, Urtarrilak 26, ENBA nekazal sindikatuak bere XXXII. Batzarra ospatu du Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan eta bertan elkartu da jende ugari, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea, Xabier Arruti Gipuzkoako Lurralde Oreka Berdeko diputatua eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea ). Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu ditu.
Batzarra formalki amaitu eta gero, BASERRITARRON LAGUNA Saria eman da, aurtengoan, bere seigarren edizioan, Joxe Mari Zeberio hautatu da, bere bizitza osoan egindako lan ikaragarria aitortuaz. Saridunaren aurkezpena, KONFEKOOPeko zuzendaria den Iñaki Nublak egin du, besteak beste, nekazal kooperatiben mugimendua suspertu eta indartzeko egindako lanak azpimarratuz.
BASERRITARRON LAGUNA sariaren ekitaldian J.M. Zeberioren senitarteko, lagunak eta herri ordezkariak izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia sailburua eta Eider Mendoza diputatu nagusia.
Esan bezala, Joxe Mari Zeberiok, bere ibilbidean zehar helburu bakarra izan du: lehen sektorearen eta familia baserriarentzat etorkizun duinaren alde lanegitea. Helburu horrekin, Cándido Iturriaga eta María Dañobetitia Fundazioan jardun zen eta handik bultzatuta, baserritarren egituratzea bultzatu zuen bai sindikalgintzan bai kooperatiba edota gestio etxe dagokionean.
Baserria, baserritarrak eta beren familien duintasuna aldarrrikatzeaz gain, gogor jardun da heuren alde eta zerbait azpimarratzearren, 1999an Munduko Landagunea-Foro Rural Mundial sorreraren gidaritza eman zuen eta lanaren islada dugu gaur egun mundu osoko 35 miloi nekazarien ordezkari diren 51 eragilez osatutako sarea.
ML-FRM lan eskergaitzaren ondorioz Familia Nekazaritza kontzeptua eta aldarria nazioarteko agenda politikoan txertatu da eta horren ondorioz nahiz ONU nahiz FAOrekin aurrez aurreko harremana lortu da eta Familia Nekazaritzaren Hamarkada onartu zen 2017 urteko abenduan.
Saria banaketaren ekitaldi amaitu ostean, Iñaki Goenagak gaurkoari itxiera eman nahi izan dio nekazal jardueraren jasangarritasuna aldarrikatuz, beste alorretan bezala, jasangarritasun hiruikoitza izan behar duela gogoratuz; hau da: nekazal jarduera jasangarria izan behar du bai ekonomikoki bai ingurumenaren aldetik eta baita ere, sozialki.
Jasangarritasun sozialaren alorrean kokatu du Familia Nekazaritzaren defentsa, hau da, lurrealdean zehar barreiatuta gauzatuko den nekazal jarduera, makroustialekuen ereduaz urruti. Bide batez, jasangarritasuna sozialaren alorrean kokatu genuke ere, belaunaldi aldaketaren erronka.
Ingurumenarekiko jasangarritasunaren alorrean kokatu du, aspaldidanik, gauzatzen dugun mendiko nekazaritzaren eredua, natur baliabideak zaindu eta ondorengo belaunaldietara transmititzeko moduan lurra landuko duena.
Jasangarritasun ekonomikoa da, azkenik, Goenagaren ustean, jasangarritasun hirukoitzaren oinarria, nekazal jarduera ez baita jasangarria izango errentagarria ez bada.
Hain zuzen horrexegatik, jasangarritasun ekonomikoa oinarrizkotzat jota, urtean zehar, abeltzaintzako 3 azpisektore nagusietan jardun gara buru belarri (behi esnea, behi okela eta ardi esnea) baina, egiari zor, behi okela izan da, gure buruhauste nagusia, batez ere, ekoizpen kostu eta jasotako ordainaren arteko arrakala ikusita.
Hernani. 2024.01.26
ENBA nekazal sindikatuak, BASERRITARRON LAGUNA sariaren seigarren edizioan JOXE MARI ZEBERIO sarituko du bere ibilbide osoan zehar sektorearen egituratzearen alde eta Familia Nekazaritzaren defentsan egindako lana aitortuz.
2014 urtean, BASERRITARRON LAGUNA Sariaren lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria; 2016 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat; 2018an ETBko SUSTRAI saioarentzat, 2020an Nikolas Segurolarentzat eta 2022an Orona Fundazioarentzat. Orain, 6. Edizioa ospatuko dugu eta izan ditugun 7 hautagai proposamenak aztertu eta baloratu ostean, aurtengo saria JOXE MARI ZEBERIO jaunari ematea erabaki dugu.
JOXE MARI ZEBERIO jauna Ataunen jaio zen 1949 urtean baina berehala Andoaingo baserri batera joan zen bizitzera. Bere ibilbidean zehar helburu bakarra izan du: lehen sektorearen eta familia baserriarentzat etorkizun duinaren alde lanegitea. Helburu horrekin, Cándido Iturriaga eta María Dañobetitia Fundazioan jardun zen eta handik bultzatuta, baserritarren egituratzea bultzatu zuen bai sindikalgintzan bai kooperatiba edota gestio etxe dagokionean.
Baserria, baserritarrak eta beren familien duintasuna aldarrrikatzeaz gain, gogor jardun da heuren alde eta zerbait azpimarratzearren, 1999an Munduko Landagunea-Foro Rural Mundial sorreraren gidaritza eman zuen eta lanaren islada dugu gaur egun mundu osoko 35 miloi nekazarien ordezkari diren 51 eragilez osatutako sarea.
ML-FRM lan eskergaitzaren ondorioz Familia Nekazaritza kontzeptua eta aldarria nazioarteko agenda politikoan txertatu da eta horren ondorioz nahiz ONU nahiz FAOrekin aurrez aurreko harremana lortu da eta Familia Nekazaritzaren Hamarkada onartu zen 2017 urteko abenduan.
Saria, hemendik hilabetera, Urtarrilaren azken ostiralean, urtarrilaren 26an, Hernaniko ORONA Fundazioaren Auditorioan ospatuko dugu, aurrez egingo den ENBAren Batzar Orokorra amaitu ondoren.