Lehen sektorearen errentagarritasuna eta elikadura burujabetza ajenda politikoan txertatzeko mahainguru arrakastatsua ospatu du ENBA sindikatuak Gipuzkoako foru hautagaiekin.

Gaur goizean Fraisoro nekazal eskolako arreo nagusian ospatu da Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien mahaingurua, Xabier Euzkitzek zuzendutakoa.

Mahainguruan EAJko Eider Mendoza, EHBILDUko Maddalen Iriarte, PSEko Jose Ignacio Asensio eta Elkarrekin PODEMOSeko Miren Echeveste izan dira (PPko Mikel Lezamak ez du partehartu azken uneko ez hustegatik) eta Lehen sektoreari eta landaguneko hainbat gai jorratu dituzte.

Abeltzaintza estentsiboa, herri mendietako kudeaketa, Enirio-Aralar Mankomunitateko problematika, basogintza, herri txikitako biziraupena eta lurralde oreka, basafauna eta otsoa, elikagaien merkaturatzea eta energĂ­a berriztagarriek nekazal lurrengan duten afekzioa.

Oreka eta elkarlana izan dira hautagai guztien aldetik hitz erabilienak eta aldi oro, lehen sektoreak larrialdi klimatikoaren aurrean jokatzen eta joka dezakeen papera berretsi da.

ENBAk oso balorazio positiboa egiten du gaurko mahainguruaz, beren helburua nagusia nekazaritza alderdi politikoen ajendan txertatzea zelako eta oreka hitzaren aurrean, lehen sektorearen errentagarritasuna eta gure herriaren elikadura burujabetzaren aldeko politika zehatzak aldarrikatu ditu.