Bihar, Irailak 8, Euskal Jaietako dataz balaituta, Ordizian Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren esne gordinez egindako Gazta Txapelketa eta enkantea ospatuko da, baserritarrentzat eta bereziki artzainentzat egun garrantzitsua, Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko gaztaren aldeko ekimen ospetsuenetakoa izanik, gizartearengan oiartzun haundiko jaia den neurrian.

Ordizia, aspalditik izan da bai artzantza bai gaztagintzaren erreferentzi nabarmena eta bertako Udalaz gain, azpimarratu beharrean gaude, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiaren lana.

Bestalde, Ordiziako udala Enirio-Aralar Mankomunitateko burua den neurrian, aitortu beharrean gaude, Ordizia ez dela berri bakoirren iturri ez eta, artzantza eta gaztagintzaren alde jarduten.

Horren islada dira azken 2 urteotan daraman estrategia, abeltzainek aldarrikatutako azpiegiturak alboratuz eta beste horrenbeste izan zen, uztailaren 28an ospatutako Enirio-Aralar Mankomunitateko batzarra non 2021rako inbertsio proposamena bozkatu eta onartu zen, hain zuzen ere, abeltzainentzat hain garrantzitsuak diren inbertsioak alboratuz, hala nola, xehaketak, Saltarriko bidearen bukaera eta bide gatazkari irtenbidea emango liokeen Bide Azpiegitura plana kontratatu gabe.

ENBAren ustean, Ordiziak burutzen duen Enirio-Aralar Mankomunitateak hitz politak, borobilak eta potoloak zabaltzen ditu lau haizetara baina bere egunerokotasunean mendiko abeltzaintza eta artzaintzari bizkarra eman besterik ez du egiten.

Azkenik, ENBAtik Ordiziako udalari eta bere alkateari eskatzen diogu, Ardi Latxaren edo
Karrantzakoaren esne gordinez egindako Gazta Txapelketa eta enkantea antolatzean agertzen duen lehen sektorearen aldeko apustua zabaldu dezala Mankomunitatera, mendiko abeltzain eta artzainen aldarrikapenak lehenetsiaz.