Baserritarren funtsezkotasuna aitortu dezan helburua duen sentsibilizazio kanpaina jarriko du abian ENBA nekazal elkarteak #funtsezkoakzarete lemarekin.

Covid-19 birusak eragindako pandemiari aurre egin asmoz, azken asteotan, erabakitako itxialdiak, gure bizitzak goitik behera aldatu ditu. Hala ere, elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ez dute etenik egin bere jardunean eta burubelarri aritu dira gure mahaietan elikagaiak falta ez daitezen.

Ekoizpenak pandemia aurretik bezala jarraitu badu ere, esan beharrik ere ez dago, merkaturatzea zeharo aldatu dela eta arazoak arazo, baserritarrok gure jokabideak berregokitu eta birmoldatu izan ditugu, murrizketak eta eragozpenekin bizi den kontsumtzaileengana heltzeko. Argi ikusi dugu, itxialdian zehar, elikadura, osasuna eta tokiko elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak jendearen babesa eta aitortza jaso dutela.

Itxialdiaren leuntzea iragartzen ari direnean, baserritarrok itxaropentsu azaldu nahi dugu, aurrerantzean ere, gure elikagaiek eta gure lanarekiko begiruneak Euskal gizarteko lehentasunen artean mantenduko delakoan. Hori dela eta, ENBA nekazal elkarteak, sentsibilizazio kanpaina berria sustatu nahi du baserritarren funtsezkotasuna publikoki aitortzeko eskatuz jendeari nahiz bideoak nahiz sare sozialeetan beren atxikipen mezuak zabalduaz, horretarako prestatu ditugun baliabiadeak erabiliz.

Kanpainaren leloa #funtsezkoakzarete izango da eta Maiatzaren 4tik Aurrera hasiko dugu. Horretarako, euskal gizarteko hainbat jende ezagunen babesa jaso dugu, hala nola, Porrotx pailasoa, A Bocados sukaldaritza telebista Saioa, Eneko Atxa, Javi Sierra eta Roberto Ruiz sukaldariak, Karmele Jaio eta Toti Martinez de Lezea idazleak, Iker Irribarria eta Iñaki Artola pilotariak, Athleticeko Eunate Arraiza eta Real Sociedadeko Aihen Muñoz futbolariak, BCCko Joxemari Aizega, Xabier Euzkitze, Iker Galartza aktorea, Dani Álvarez, Begoña Beristain, Aitor Buendia, Pili Kaltzada eta Joxeina Etxebarria kazetariak, Julian Iantzi aurkezlea, Bittor Rodríguez eta Nerea Segura nutrizionistak, Juan Inazio Pérez Iglesias ikerlaria, Axi Muniain surflaria, eta veste hainbat,…. Baina orain gizarte osoaren babesa lortu nahi genuke.

Beraz, esan bezala, Euskal gizarteari dei egiten diogu itxialdian bai legez bai sozialki jabetutako baserritarren funtsezkotasuna, orain publikoki azal diezaien gure baserritarrei #funtsezkoakzarete leloaz eta bide batez, gure elikagaiekiko konpromezua berrestuaz.

Tolosan, 2020-05-02