instagramFacebookTwitter

Gaur Irailak 11 Ordiziako herrian ospatuko da Latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez artzaiek egindako XLVII. Gazta Lehiaketa eta ondorengo enkantea, hain zuzen ere, Idiazabal gazta egiten duten artzaientzat garrantzi haundiko ekitaldia euskal gizartean duen sona kontuan izanik.

Horrelako ekitaldiak oso garrantzitsuak dira, are gehiago duten ospea eta oiartzuna kontuan hartuta, bai irabazle gertatzen den artzaiarentzat bai artzantza jarduerarako, artzaiek ekoizten duten elikagaia, alegia Idiazabal gazta, balorean jartzeko oso baliagarria gertatzen delako.

Gaztaren promoziorako horrelako ekitaldien garrantzia aitortzen dugun bezala, ezin ahaztu, artzaiek bere egunerokoan bizi eta lanerako baldintzen duintasunak duen garrantzia, artzaientzat bizi eta lanerako baldintza duinik gabe, ezingo baitugu gozatu lanaren emaitza, gazta alegia.

Hori dela eta, Ordiziako ekitaldiaren harira, Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak dei berezia egiten die herri arduradun guztiei eta bereziki Enirio-Aralar Mankomunitateko buruzagiei, mendian jarduten diren abeltzainen lan eta bizi baldintzak hobetu ditzaten.

2019ko udal hauteskunde ostean osatutako Enirio-Aralar Mankomunitatearen batzarreko gehiengo berriak eta bereziki bertako presidentea den Ordiziako alkateak, hitz politak eta potoloak erabili arren, ezer gutxi egin du abeltzainen alde, Mankomunitatea paralisian murgilduta.

Mankomunitatearen paralisisarekin batera, abeltzainengan etsipena hedatzen ari da eta abeltzainen aldetik aurrez aurkeztutako beharrak (bideak, xehaketak, …) alboratu egin dira, aitzakiak aitzaki.

Beraz, Enirio-Aralar Mankomunitateko buruzagiei eta bereziki, bere presidenteari eskatzen diegu, hitz politekin batera ekin diezaiotela benetako lanari, aurre egin diezaiotela Mankomunitateak bizi duen paralisisari eta abeltzainen ordezkariekin elkarlanean finka ditzatela lehentasunak, Mankomunitatea osatzen duten udalerrien artean eta Foru Aldundiarekin elkarlanean, jar ditzatela sektoreko lehentasunak gauzatzeko baliabideak.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan