instagramFacebookTwitter

Covid-19aren eragina lehen sektorera ere iritsi da eta azpisektore bakoitzean izandako eragina ezberdina bada ere, azpimarratzekoa da, ardi sektorean izandakoa, alde batetik, arkumearen salmentarako ostalaritza ixtean eta bestetik, Idiazabalgo gaztaren kontsumoa jeitsi egin delako.

Ostalaritzaren itxierak eragina nabarmena izan du artzain munduan eta azpimarratzekoa da ere, Euskaditik kanpo saldu ohi den Idiazabal gaztaren beherakada, oinarrizko elikagaia ez den neurrian.

Artzainak bere ohiko merkaturatze bideetatik gain, etxez-etxeko zerbitzua jarri du abian edo zenbait kasutan indartu lehendik zuena. Hala ere, ostalaritzaren itxierak eta Euskaditik kanpoko kontsumoaren beherakadak, arazoak ekarri ditu gaztandegi industrialetarako eta hauek, esne erosketa murrizketa ipini dute abian, artzainen egoera are larriagotuz.

Beraz, atzo, apirilak 30, ezagutu genuen albistea non TGT eta AGOUR gaztandegik 250.000 litro gehiago jasotzeko akordioa lortu duten, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzari esker, ENBAren iritziz oso albiste ona da artzain sektorerako, esne bilketa iazko bolumenetan eta Aurrez adostutako preziotan bermatu egingo delako eta bestetik, gaztagintzari dagokionean, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina abian jarri delako eta bestetik, Idiazabal gaztaz gain, Gazta Berri proiektuko gaztak sustatuz, Euskal gazta munduaren dibertsifikazioari bultzada nabarmena ematen zaiolako.

Artzainak, bere kabuz, aspalditik dabiltza dibertsifikazioaren ildoa jorratzen, gure gazta izarra den IDIAZABAL beste gazta batzurekin osatzeko eta bezeroei gama aberatsagoa eskeintzen.

Orain, aurtengo esne bilketa bermatu, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina eta gazta dibertsifikazioa bultzatzeko urratsa eman da eta ENBAtik gure poza agertu nahi dugu.

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan